DBH 4: Errugbi-Tageko saioak Arripausueta zelaian

Kaixo,

2.ebaluazio honetan, Gorputz Hezkuntzako irakasgaian, Errugbi-Tageko saio batzuk  Arripausueta zelaian egingo dira.

Ikasleak  8:45ean bertan egon beharko dira, arropaz aldatu eta saioarekin hasteko.

Aldatzeko arropa ekarri beharko dute (dutxatzeko beharrezkoak direnak).

Egun hauetan izango dituzte saioak:

DBH 4A:

Urtarrilaren 31 eta Otsailaren 7, 14 eta 21

DBH 4B:

Otsailaren 3, 10, 17 eta 24

DBH 4C:

Otsailaren 4, 11, 18 eta 25

Saioa amaitu ondoren irakaslearekin bueltatuko dira ikastolara.