KORRIKA ikastolan asteartean(23)

KORRIKA badator!

Pasa den asteko boletinaren bitartez jakinarazi genizuen moduan, aurtengoan Euskal Herrian zehar ibiltzea ezinezkoa izan arren, KORRIKAren lekukoa ikastolan ibiliko da, martxoaren 23, eskuz esku.

Egun osoan, goizeko 9:30ean hasita eta arratsaldeko 16:00ak arte, euskararen eta helduen euskalduntzean hainbeste laguntzen duten euskaltegien aldeko aldarria ikastola osatzen dugun komunitate osoaren eskuetatik igaroko da.

Horrez gain, AEKk abian jarri duen Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara! kanpainarekin bat eginez, Ikasle bat, euro bat diru-bilketa kanpaina jarri dugu martxan Kurutziaga Ikastolan. Egun horretan bertan, kutxa bat gelaz gela igaroko da ikasleen ekarpena jasotzeko. HHren kasuan, harrera-geletan aurkituko dituzue kutxak.

Animatu eta parte hartu! Euskarak behar gaitu!

Ekarpen ekonomikoa egiteko esteka:

Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Oh.: gu hasi gara prestaketetan!