Petral esnatu da eguna, baina eguzki izpiekin batera gure ikasleria animatzen joan da egun zoragarri honetan. Jaiak eta parrandak busti dute gaur ikastola! Goizeko 09:30ean HH eta LHko ikasle eta irakasleak urriko jaialdiaz gozatzeko gertu zeuden harmailetan, Patxikotxu eta Pantxike 4. mailakoen eskutik etorri dira kalejiran. Baina hasteko prest geundenean, zaparradak eta haizeteak behartu gaitu geletara bueltatzera berandutxuago ekiteko esperantzaz.
Eta horrela izan da, 10:30ean ekin diogu berriz jaialdiari 2. mailakoen pregoi eta txupinazoagaz.
Aurtengoan, izaera berezia izan du egun honek, KiVa eguna ospatu baitugu eta tratu onen aldeko mezuekin josten joan gara goizeko egitarau osoa. Oztopoak oztopo, aurrera egin dugu jaialdiarekin eta asko gozatu dugu dantza eta ekitaldi guztiekin: 2. mailakoen pregoi eta txupinazoagaz, 5 urteko ikasleen txulalaigaz, 1. mailakoen orpo-puntagaz, 3. mailakoen txarangagaz, 4. mailakoen kalejira eta banangoagaz, 5. mailakoen esku-dantzagaz, 6. mailakoen bolant-dantzagaz, buruhandiekin eta erraldoiagaz, zezenekin…
Eguraldia eguna izorratzen saiatu den arren, ez du lortu eta umorea galdu barik giro ederrean pasatu dugu goiza.
Gora Durangoko jaiak eta aupa Kurutziaga Ikastola!