Juul hauteskunde literarioak 2018

Joan den astean Ander Zenitagoiarekin egindako elkarrizketan aurreratu genizuen bezala, astearte honetan, apirilak 17, izan dira Juul Hauteskunde Literarioak. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra arteko ikasleek parte hartu dute eta ondorengoak izan dira aukeratutako liburuen egileak eta ilustratzaileak.

Haur Hezkuntza.

Liburua: “Ni neu galtzeta”. Ilustratzailea: Iker Uribe (autoekoizpena)

Lehen Hezkuntza 1. zikloa.

Liburua: “Ni neu galtzeta”. Ilustratzailea: Iker Uribe (autoekoizpena)

Lehen Hezkuntza 2. zikloa:

Liburua: “Itsasoa etxe barruan”. Harkaitz Cano. (Elkar)

Lehen Hezkuntza 3. zikloa.

Liburua: “Marimutila naiz, eta zer?”. Ana Jaka Garcia (Elkar).

DBH

Liburua: “Ezekiel” Jasone Osoro (Elkar)