Jolasgunearen araudia eskola orduz kanpo

Azkenaldian eskola orduak bukatu ostean eta asteburuetan ikusi eta ezagutu ditugun zenbait jokabide direla-eta, ikastolako jolasgunearen araudia berriz gogorarazi beharrean aurkitzen gara. Honakoa duzue.

1. Eskola orduetan kanpoko erabiltzailerik ezin da sartu, erabilera ikastolako umeentzat da.
2. Kanpoko erabilera Udalarekin adostutako ordutegira mugatuko da bakarrik.
3. Kanpo espazioa zaintzearen ardura denona da, beraz hau garbi mantentzeko erantzukizuna ere guztiona da. Jolas lekua garbi mantendu eta zaborrik ez bota lurrera.
4. Ikastolako komunak erabili. Horretarako daude eta zabalik egongo dira  aipatu ordutegian.
5. Berde guneak zaindu behar dira.
6. Jolas lekura ezin da patinete ez bizikletarik sartu.
7.  Harmailetako jolas lekuan ezin da futbolean ibili, horretarako futbito zelaia dago
8.  Ikastola barruan ezin da erre.
9.  Ikastola barruan ezin da txakurrik sartu