Jantokia: sagar dastaketa

Aste honetan sagar desberdinen dastaketa egin dugu bazkalosteko tartean. Begiak itxita geneuzkalarik, lau sagar motaren usaimen, zapore eta testura aztertu dugu. Ez dakigu ohituragatik izan den baina gehiengoak  Golden berdea izan du gustokoen. Ondoren, soberakinak jan ditugu!