Jantokia: Orean bete-betean

Pasadan astea berezia izan zen, ore ama, irina, ura eta gogo handiarekin, Lehen Hezkuntzako 1.
mailako ikasleek beraien ogia egitearen esperientzia bizi zuten. Orea ukitu, indarrez oratu,
osagaiak ezagutu, hartzidura prozesua ulertu eta orea nola hazten den ikusi zuten. Horrez gain,
aukera paregabea izan zen zientziaz, pazientziaz eta esku-lanaren balioaz ikasteko.
Zeinen ilusioa haien aurpegietan, ikasteko modu hoberik ba al dago eskuak ore artean sartzea
baino?