Aste honetan LH1ekoekin zerealak ezagutzen ibili gara “Ogia baino gehiago” ekintzarekin.
Gela batean lau postu edo gune sortu ditugu:
• Ogia birrintzeko postua: menuan jaten duten ogi birrina nola egiten den ikasteko.
• Sormen postua: argi mahai bat egin dugu kutxa batean eta hor ogi birrinarekin jolasean ibili dira formak asmatzen.
• Ezagutza mahaia: hainbat zereal sartu ditugu 6 poltsa ilunetan era ezberdinetan (osorik, birrinduta…) eta eurek begiak itxita eta ukimenaren bitartez, zer zereal zen asmatu behar izan dute.
• Memoria: zereal ezberdinez osatutako memoria. Ezagutzen ez zituzten hainbat zereal erakutsi dizkiegu.