Urtarrilean LH1ekoekin (gela bat ostiral bakoitzeko) ogiaren inguruko hainbat ekintza burutu genituen. Helburu moduan ikasleek ogia zer zerealekin egin daitekeen, eta zer erabilera izan ditzakeen ikastea izan zen. Honetarako hiru ekintza prestatu genituen talde txikietan egiteko. Alde batetik, zereal ezberdinen argazkiekin “Memory”ra jolastu genuen, eta bakoitzak ezagutzen zituen zerealak aipatzen joan zen. Beste postu batean ogi birrina egin genuen, eta zer plater prestatzeko erabili genezakeen ikasi genuen. Azkenengo postuan ogi birrinarekin argi mahai bat sortu genuen, eta taldeko partaide bakoitzak irudi bat sortu zuen atzamarrekin, besteek zer sortzen zuten asmatu behar zutelarik. Hemen zentzumenak lantzea bilatzen genuen.
Otsailean LH2koen txanda da, ea LH1ekoak beste gozatzen duten!