Jantokia: Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna

Joan zen barikuan Neska eta Emakume Zientzialarien nazioarteko eguna ospatu genuen ikastolan. Bazkalostean, historian egon diren emakume zientzialari esanguratsuenak ezagutu genituen, eta gizarteari egindako ekarpenak gogoratu. Garrantzitsua da iragana zein izan zen jakitea, gaurko eta biharko emakume zientzialariek gizonek besteko aukerak eta fokoak izan ditzaten.

Gora emakume zientzialariak!