Aste honetan gure jantoki jasangarriaren hezkuntza proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleekin, oloaren inguruko jarduera berezi bat egin dugu. Oloaren propietateak eta onurak ikasi ditugu eta elikagai honek gure gorputzarentzat duen garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu. Jardueraren amaieran, olo esnea prestatu eta dastatu dugu. Esperientzia oso aberasgarria izan da, elikaduraren inguruko ohitura osasungarriak eta jasangarriak lantzeko aukera ederra.















