Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleekin elikadura osasuntsuari buruzko jarduera berezi bat egin dugu. Helburua, elikagai desberdinak ezagutzea, elikagaien aniztasuna ulertzea eta astean zehar zer maiztasunakin kontsumitu behar diren ikastea izan da, modu erraz, bisual eta ulergarrian.
Horretarako, semaforo baten bidezko dinamika burutu genuen:
Kolore berdea: Egunero kontsumitu beharreko elikagaiak.
Kolore laranja: Astean 2-3 aldiz kontsumitu beharrekoak.
Kolore gorria: Noizbehinka edo oso gutxitan kontsumitu beharrekoak.
Ikasle bakoitzak bere mahaian talde lanean jarduera burutu ostean, elkarrekin mural handi eta bisual bat osatu genuen.
Ikasle bakoitzak elikagaien irudiak dagokion koloreko semaforoan itsasi zuen, ikasitako partekatuz eta elkarrekin hausnatuz.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, ikasleek elikadura osasuntsuari buruzko oinarrizko kontzeptuak modu lasai eta dinamikoan barneratu dituzte. Ohitura osasungarriak txikitatik lantzen hasiz.
- Screenshot

















