Jantokia: gazta tarta (gure errezeta)

GAZTA TARTA 6 LAGUNENTZAT:

Osagaiak:

Arrautza: 0.265 litro
Esnegaina. 225 gramo
Gazta: 135 gramo

Esnea 115 gramo
Azukrea. 75 gramo
Olioa
Irina

  • Lehenengo eta behin labean sartuko dugun ontzia olio eta irinarekin pasatuko dugu (tarta itsatsi ez dadin) eta ontzi hau gordeko dugu.
  • Beste ontzi batean esnegaina, esnea, arrautzak, gazta eta azukrea nahastuko ditugu.
  • Laberako prestatutako ontzian osagaien nahastea botako dugu.
  • Labean sartuko dugu konbekzioan 45 minutuz, 180ºCtan.

Oh: Aurreko egunean egitea gomendatzen da testura hobea lortzeko.

On egin!