Bazkalostean askorentzako ezezaguna den barazki bat ezagutu dugu: erremolatxa. Bere ezaugarriak hobeto ezagutzeko lehenengo ipuin bat irakurri eta kontatu dugu, ondoren dastaketa egin eta tinda atera dugu izan ditzakeen erabilera desberdinak aztertzeko. Ikasi bai, baina egia esateko, zaporeak ez du arrakasta handirik izan!