TUlankide webgunean aurkitu dugu Claudia Aperribairi (Kurutziagako jantokiko arduraduna) elkarrizketa eta artikulua. Bertan ikastolako jantokiko funtzionamendua azaltzen du. Hemen duzue albistearen sarrera:
“Ausolaneko jangeletan zorrotz betetzen ditugu segurtasun neurriak”
Covid-19ak eragin duen egoera berri honetan, hasiera hasieratik Ausolanek ahalegin berezia egin du beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartzeko eta, modu berean, bere kolektiboa formatzeko.
Oraintsu Durangoko Kurutziaga ikastolako jangelan izan gara bisitan eta bere arduraduna den Claudia Aperribai elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Egunero 600 pertsona inguruk bazkaltzen du bertan eta hori guztia antolatzeko txandak egin dituzte, ikasleak multzoka hartu eta ikastolan osatu diren burbuilak mantentzeko.
Sarrera eta irteerak bideratu, eskuak sarreran eta irteeran garbitu, segurtasun distantziak mantendu, bandejan bertan jatekoa zerbitzatu… horiek eta beste neurri batzuk dira funtsean hartu direnak.