[JANTOKIA] Elikadura eta emozioak

Azken asteotan, jantokiaren hezkuntza proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleek jarduera berezi eta aberasgarri batean parte hartu dute. Ikasleek elikadura osasungarriaren oinarrizko nozioak landu dituzte, bereziki barazkiak gure osasun emozionalean duten eragina aztertuz.

Jardueraren bidez, barazkiak beste modu batean ikustea eta baloratzea bilatu dugu, ez bakarrik osasuntsuak direlako, baizik eta gure eguneroko energian, arretan, aldartean eta atsedenaldian ere eragina dutelako. Ikasitakoa praktikan jartzeko, ikasleek wrap osaungarri bat prestatu dute, honako osagai hauek erabiliz:

-Tomatea: arreta eta memoria lantzeko.
-Ardi-mihia: erlaxazioa eta loa hobetzeko.
-Errukula:energia eta bizitasuna emateko.
-Azenarioa:Gogo aldarte ona sustatzeko.

Esperientzia honek elikadura osasungarria modu praktiko eta atseginean bizitzeko aukera eman die, autonomia, parte hartzea eta barazkiekiko jarrera positiboa indartuz.