Indarkeriazko pornografiak adingabeengan eta gazteengan dituen ondorioei buruzko berbaldia eskainiko du Jose Luis Garcia adituak apirilaren 24an

Kurutziaga Ikastolakotik bultzatuta, datorren apirilaren 24an indarkeriazko pornografiak adingabeengan eta gazteengan dituen ondorioei buruzko berbaldia eskainiko dute. Berbaldirako izena ematea beharrezkoa da.

Hainbat azterlanen arabera, adin txikiko haur askok lehen aldiz eskuratzen dituzte bideo  sexual horiek, eta nerabezaroan horietako askok noizbait eskuratu dituzte. Batzuetan,  ustekabean aurkitzen dute eduki horiek, eta beste batzuetan nahita bilatzen dira.  Interneterako sarbidea duen edozein haurrek, mugikorrean edo sarerako sarbidea duen  beste gailu digital baten bidez, aurkituko du uneren batean eduki horiek. 

Nahiz eta neskek mutilek baino gutxiago ikusi horrelako edukiak dituzten filmak,  azkenean hainbat modutan sufrituko dituzte mutilek hala egitearen ondorioak. 

Hainbat ikerketa zientifikoren arabera, horrek ondorio larriak ditu gazteen zati handi  batengan, eta horien artean nabarmentzekoak dira mendekotasuna eta zenbait  nahasmendu zerebral eta emozional; izan ere, haurren garuna heldugabea da eta ez  dago pelikula horien edukia ulertzeko prestatuta. 

Hauek dira ordua eta lekua:

Eguna: apirilak 24 

Ordua: 17:00etatik 19:00etara. 

Lekua: Hizkuntza Eskola Ofizialeko Areto Nagusian. 

Nori zuzendua: Irakasleak, familiak eta 13 urtetik gorako ikasleak. 

IZENA EMAN

Oharrak

  • Hitzaldia gaztelaniaz izango da. 
  • Ikastetxean aldez aurretik izena eman behar da

Berbaldian, José Luis García doktoreak, Nafarroako Gobernuko psikologo eta sexologo  ezagunak, arazo larri horren errealitateari buruzko informazioa emango du, bai eta arazo  hori prebenitzeko egin daitekeenari buruzkoa ere. Haren web orrian  (joseluisgarcia.net) haren ibilbidea eta artikuluak ezagut ditzakezu.