Ikasturte berriagaz ere, KiVa martxan da ikastolan

Astelehenean ospatu zuten LHko ikasle eta irakasleek KiVa eguna. Goizeko lehen orduan, ikasle eta irakasleek KiVa taldearen mezua aurkitu zuten beraien geletan. Mezu horren bitartez, ikasle gehienek KiVa-jardueren helburuak gogoratu zituzten. LH1eko ikasle berriek KiVa lehenengoz entzungo zuten ziur asko, baina tratu onen aldeko mezua ezaguna zuten guztiek.

“Gure ikastola KiVa ikastola da, eta bertan, ikasle guztiak lasai eta eroso egotea da helburua, horretarako guztionganako errespetua ezinbestekoa da. Bide horretan, denon elkarlana beharrezkoa dugu”, zioen gutunak; eta tratu onen aldeko talde argazkia ateratzeko gonbitea luzatu zitzaien LHko ikasle eta irakasleei.

Jolasaldian elkartu ziren Guztiontzako tratu onak mezuagaz bat eginez. Hemendik aurrera, elkarbizitza osasuntsua helburu izango duten lanketa ugari egingo dira geletan. Etxeetan mezu eta lanketa hauek indartuz elkarlan polita izango dugu. 

Elkarregaz jazarpena geldiaraz dezagun!

KiVa-programari buruzko informazio gehiago familientzat HEMEN.