Ikastolen jaialdira joan gura duzu? Eman izena!

Aurten, iaz bezala, ikastolen aldeko jaien ekitaldi bat prestatu dugu azaroaren 27an Euskalduna jauregian. 

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda helduen abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta arituko dira bertan eta Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak egingo dituzte aurkezle lanak 20:00etan hasiko den ekitaldian.

Bizkaiko ikastoloi dagokigu antolaketa eta Kurutziagak kontzertura joan nahi dutenentzako sarrerak eskuratu ditu familientzako.

Bertara joateko gonbitea luzatzen eta, interesa bazenu, testuari lotuta dagoen galdetegi hau betetzeko eskatzen dizugu.

Kurutziaga ikastola