‘Ikastolak herriari’ ekimenaren baitan, Oreretako ikastolak sustatuta giza katea osatuko dute Errenteriatik hasi eta Donostiaraino. “Batasunaren bidean” deitu diote ekintzari, eta “euskara batuak gure herriran izan duen garrantzia goraipatu bakarrik ez, bere testuinguru eta bilakaera historikoa gure ikastetxeetan dauden ikasleei transmititu” gura diete.
Ekimena martxoaren 24an izango da, barikuan, 11:00tik 11:30era. Giza katea osatzeko 6.000 pertsona beharko dituztela azpimarratu dute. Tarte horiek ikaslez, irakaslez eta herritarrez osatzeko ardura hartu dugu, baita Kurutziaga Ikastolako kideok ere.