Auzolan egunak antolatuko ditugu martxoaren 24an eta 25ean: animatu zaitez!

Kaixo familia,

Martxoaren 24 eta 25erako auzolan egunak antolatuko ditugu. Kurutziaga Ikastolak, hezkuntza komunitate gisa eta kooperatiba izaerari jarraiki, guztion (familia, ikasle, langile,…) parte hartzea bermatuko duen erronka berri honi heldu gura dio ikasturte honetan ere. Iazko ikasturten izandako esperiantziari jarraiki, konbentzituta gaude era honetako ekimenak gure komunitatea aberasten duela.

Auzolana gure ikastolaren ezaugarri bihurtu gura dugu, denon artean gure proiektuari bultzada eman eta elkarrekin arituz.

Lehen takada honetan barruko gelak margoztu nahi diogu. Horrela gonbidapena luzatzen dizuegu, martxoaren 24an eta 25ean garbiketa, pintaketa eta konponketa lanetan parte hartzeko.

Animatu eta eman izena beheko galdetegia martxoaren 17a baino lehen.

IZENA EMAN

Eskerrik asko!