Ikastolako jaialdia: afarirako txartelak salgai

Ekainaren 15ean izango da aurtengo ikasturteko Kurutziaga Ikastolako jaialdia. DBH2ko ikasleek, irakasleek eta gurasoek dute jaialdia antolatzeko ardura eta ekainaren 1etik aurrera erosgai izango dituzte, ikastolan bertan, afarirako txartelak.

Ekainaren 1etik 12ra, egunero hiru aukera izango dituzue txartelak erosteko.

Goizez:

Jolastorduan: 11:30-12:10

Arratsaldez:

Sarrerako Ate Urdinean: 16:30-17:00

Frontoian: 16:30-17:00