Ikastolako guraso sortzaileei omenaldia: maiatzak 3

Kurutziaga ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari gara aurten. Urteurrena eta ikastola bera ez ziren posible izango garai batean guraso talde batek horren aldeko apustua egin izan ez balu. 1966/67 ikasturtean hasi eta umeak ikastolara eroan, dirua bildu, obran lan egin, ikastola garbitu, batzordeetan parte hartu… eta egin beharrezko guztiak egin zituzten guraso haiei gure omenaldirik beroena eskaini gura diegu. Horregatik dei eguten dizuegu datorren maiatzaren 3an, 18:30ean, ikastolara hurbildu zaitezten, izan atzoko edo gaurko guraso, edo ikasle.

Merezi dute hainbeste eta gehiago.