Ikaskoli: Zuberoako ikastolak laguntzeko gabonetako otzara

2003tik, Zuberoako Ikastolek gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Iaz, 1400 otarre salduz 15.000 euroko diru laguntza jaso zuten Zuberoako bi Ikastolek.

Ekimenaren helburuak: Zuberoako Ikastolak laguntzea
 eta Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea dira.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.
 Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri guztiko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.

Bi otarre daude aukeran: Ahüzki eta Irati. Eskaria lotura honetan egin daiteke.

Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !