Idoia Marin: “Zeinen ederra den euskalduna izatea eta honen guztiaren parte garela sentitzea!”

Aurtengoan bai! Aurtengoan KORRIKA Euskal Herri osoan zehar martxan izan dugu! Euskararen aldeko ekimenik zirraragarrienetakoak ukitu eta hunkitu gaitu berriro ere era guztietako irudiak eta bizipenak eskainiz. Zeinen ederra den euskalduna izatea eta honen guztiaren parte garela sentitzea!

Iazko esperientzia errepikatu gura izan dugu ikastolan, eta horrela, astelehenean, apirilaren 4an, egun osoan izan genuen martxan ikastolan euskararen aldeko arineketaldia. Euskararen aldeko lekukoa eskurik esku, zuzendaritzatik hasi, administrazio eta zerbitzuetako langileetatik pasa, HHtik LHra, DBHko gazteetatik ikastolako familien ordezkariengana… 

Berriro ere, Kurutziaga ikastolak argi esan du euskaraz hezi eta bizi nahi duela eta horretarako lanean jarraituko duela. Oraingoan, bukaerako mezuan, aitorpen eta eskertza berezia eginez euskara ikasteko eta erabiltzeko ahalegina egiten duten hainbat ikasle eta familiei Hizpro taldeko kideek.

MEZUA