Ekainaren 20tik uztailaren 5era Ibaizabal Ikastolan matrikulatzeko aukera izango du ikasle orok. Matrikula online edo presentzialki egiteko aukera dago, eta kasu bietarako hainbat agiri izan beharko dituzu prest eta eskura:
- Ikaslearen Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia. (Gizarte Segurantzak emandako afiliazio zenbakiaren fotokopia).
- Karnet neurriko argazki bat.
- Matrikularako inprimakia deskargatu eta beteta (egin klik hemen).
- Matrikularen ordainketak egin izanaren transferentziaren ziurtagiria.
- Bankuko kontuaren titularraren NANaren fotokopia.
- Agiri hauek entregatzeaz gain, DATU OSAGARRIAK izeneko galdetegia bete beharko da (egin klik hemen).
IZENA EMATEKO, SARTU IBAIZABAL IKASTOLAKO WEBGUNEAN
Animatu eta matrikulatu zaitez Ibaizabal Ikastolan!