HH4: zikintzen eta garbitzen

Egunotan, Jon zikinaren anaia ipuina gidari, gu ere zikinduz eta garbituz jolasten aritu gara. Eguraldiak gure jolastokian oparitu dizkigun lokatz eta putzuetan esku eta katiuskak sartuta, jolasean eta saltsan aritu dira umeak. Zikindutakoa, noski, ondoren garbitu beharra dago.

Panpinak bainatu eta euren arropak garbitzen ere aritu dira. Ondoren, horiek sikatu arte itxaron beharko da.

Eta beti bezala, gorputza mugitu eta dantza apur bat ere egin dugu: “Xalala, dutxan dardaraka, ur hotzarekin…!”.

Zikintzea, bizitzaren parte da. Garbitu beharra ere, osasuna. Guretzako hemen, dena gozamena.