HH4: inauterietako tostadak egiten

Inauteriak heltzear ditugu eta dagoeneko girotzen hasi gara. Garai hauetan ohikoak diren tostadak egin ditugu Akebaso jatetxeko sukaldarien laguntzarekin. Primeran pasatu dugu egiteko prozesuan eta, zer esanik ez, dastaketan. Tostadekin indarrak hartuta mozorroekin jolastera joango gara.