Deseskalatzean aurrera egin ahala, hainbat erabaki hartzeko modua ikusi dugu, euron artean 0-2 urteko umeen gelak zabaltzea.
Ekainaren 22tik uztailaren 21ra Haur Hezkuntzako gelak zabalduko ditugu. Eskaintza mugatua izango da.
Ordutegia 9:00-13:00 bitartekoa izango da eta ez da jantoki zerbitzurik izango.
Kontutan izanda hiru hilabete egon garela ikastolara etorri gabe, eta barruan segurtasun neurriak hartu behar ditugula (tutoreak musukoekin egongo dira, eta haurrak egokitu egin behar dira) beharrezkoa izango da etxekotzea (egokitzapena) egitea.
Erabaki hau arduraz eta ilusioz hartu dugu, astiro-astiro egoera bere onera etorriko den esperantzaz.