Hezkuntza Sailetik ikasturte amaierari buruz esandakoen irakurketa

Kaixo, familia:

Gaurko egunez Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriartek prentsaurrekoa eman du, ikastetxeetara bueltatzeko aipamen orokorrak emanez baina zehaztapenetan sartu gabe.

Aipatu dituenen artean, eragiten digun maila DBH4koa litzateke. Prentsa bidez irakurri ahal izango duzuen modura, maiatzaren 25a aipatu du bueltarako datatzat, segurtasun neurri batzuk aipatuz.

Honekin batera 0 eta 1 urtekoen balizko buelta baten aipamena ere egin du, kasu honetan, ez datarik, ezta prozedurarik ere ez du zehaztu.

Kurutziagatik informazio honen irakurketa egingo dugu datozen egunotan. Ikastolen Elkartearekin batera egingo dugu honen gaineko hausnarketa eta balizko itzulera horren aurrean hartu beharreko segurtasun neurrien azterketa. Familiak informatuta izango zaituztegu.

Argi gelditzen dena da aipatutako adin tarte hauek izan ezik, eta Hezkuntza Sailetik eta Osasun Sailetik kontrakorik esaten ez den bitartean, beste ikasle guztiek etxean amaituko dutela ikasturtea.

Gure partetik askoz gehiagorik ezin dugu esan: bat-batean deitutako hamar minutuko prentsa ohar batetik ezin dugulako ondorio gehiagorik atera. Espero dugu bihar-etzi bitartean gaur jasotako orri eta erdiko dokumentuaz gain beste zerbait gehiago jasotzea. Gainera, Ikastolak modu ez ofizialean jaso du ohar hori, eta horren balorazioa egitea ez zaigu erraza egiten.

Edonola ere Hezkuntza komunitatea uneoro jakinaren gain izateko konpromisoarekin helarazten dizuegu mezu hau.

Urko Rodriguez

Kurutziaga Ikastolako Zuzendari gerentea.