Hezkidetza Taldea: Gabonetako jostailuen estereotipoez

Ezinezkoa da ukatzea gabon garaia eta kontsumoa elkarren eskutik doazela. Erabat murgilduta gauden sasoi honetan, hezkidetza ikuspegia ez ahazteak berebiziko garrantzia hartzen du.

Hezkidetza gure hezkuntza proiektuko ardatzetako bat dela kontuan hartuta, oparien aukeraketaren egokitasunaz hausnartzera gonbidatu gura zaituztegu.

Jolasek, jostailuek eta ipuinek garrantzi handia dute baloreen transmisioan. Beraz, gai horri arduraz heldu beharko diogu, etorkizunean jendarte parekidea eraikitzea gura baldin badugu.

Gizon-emakumeen arteko harreman eredu berriak eskaintzea da erronka,  “hau neskatoena da” eta “hau mutikoena da” dualitatea gainditzea, jostailuak neskek nahiz mutilek erabili ditzaten sustatuz.

Hauek izan daitezke kontutan hartzeko irizpideak:

Kurutziaga Ikastolako Hezkidetza Taldea