Hezkidetza Taldea: emakumeen nazioarteko egunaz

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kurutziaga Ikastolako familiok:
Dakizuen bezala, bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan gai honen inguruko lanketa egiten ari gara maila guztietan, hainbat eratan.
Egun honetarako greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta sindikatu nagusiek bat egin dute deialdiarekin. Horregatik, ikastolan emakumezko irakasle gehienok greba egingo dugu.

Zerbitzu minimoak eskainiko dira eta ikasleek bertora etortzeko aukera izango dute. Datozen guztiak MOREZ jantzita etortzera animatu nahi ditugu, grebarekiko atxikimendua adierazteko.
Bestalde, M8an Durangon burutuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, nola ez, igandean ospatuko den Lilakrosera animatu zaiteztela. Atxikita doakizue burutuko diren ekintzen informazioa.
Beste barik, aurretiaz zuen inplikazioa eta parte hartzea eskertuz, agurtzen zaituztegu.

Kurutziaga Ikastolako Hezkidetza taldea.