Azaroaren 20an Haurraren Munduko Eguna ospatuko da. Bide publikoan jolasguneak zabaltzeko asmoagaz, Durangoko Udalak Astarloa kaleko galtzadan hainbat joko margotuko ditu. Kaleari bizia emateko eta txikien eskutik txoko berriak sortzeko asmoagaz, haiekin batera jokoak adostea gura du Udalak. Horretarako, Google Formsen bitartez inkesta bete dezake edozein guraso edo zaintzailek: https://labur.eus/kalekomargojokoak.
Inkesta horretan, Astarloa kaleko esparruan egokitu daitezkeen modu desberdinetako hamar jolas aurkeztu dituzte, eta boto gehien lortzen dituzten jokoak kale horretan margotzeko aukeratuko dira. Gaurtik hasita, azaroak 19, datorren astera arte, azaroak 28, botoak emateko aukera izango du herritarrak.