“Haurren aurrean helduok heldu” ekimenaren bigarren edizioa antolatuko dute urriaren 19tik urriaren 29ra bitartean. Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.
Helburu horiei zuzen-zuzenean erantzutera bideratutako jardunaldiekin abiatuko da ekimena. Besteak beste, hizkuntzen sozializazioa, eta helduen eredugarritasuna eta erreferentzialtasuna bezalako gaiak sakonean landuko dituzte Iruñean antolatutako jardunaldietan.
Adi egon programari, web orrialdea HEMEN.