“Haurren aurrean, helduok heldu” dinamikarako prestaketa saioa, azaroaren 12an

Azaroaren 22an “Haurren aurrean, helduok heldu” dinamika hasiko da Durangon ez ezik, beste hainbat herritan ere bai. Eta dinamikaren nondik norakoak eta jarraibideak eskuragarri izango ditu edozein guraso, zaintzaile edo hezitzailek. Paula Kasares adituak gidaturik, San Agustin kultur gunean antolatuko dute datorren barikuan, azaroaren 12an, 18:00etatik hasita. Animatu parte hartzera!