Mireia Delgadoren eskutik, saio bi eskainiko ditu Iurretako Ibarretxe Kultur Etxeak. “Hitzak josten” deituriko ipuin-kontaketa ostiralean izango da. Lehen saioa 3-5 urte bitarteko haurrei eskainiko zaie, 17:00etan hasita. Bigarren saioa, 17:45etan, 6 urtetik gorakoentzat izango da. Sarrerak Kultur Etxean bertan daude eskuragarri, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen jaso ahal izango ditu.
