Posible da elkarrekiko errespetuan oinarrituta heztea, autoritarismoa eta gehiegizko malgutasunetik urrunduta?
Bai. Eta burura etortzen zaigun galdera da, nola baina? Diziplina Positiboa deituriko heziketa metodoa erabilita. Metodologia honen jatorria 20. hamarkadan kokatzen da, eta Adler, haur Psiquiatra, eta Dreikurs-ek garatu zuten. Baina 80. hamarkadan, Jane Nelsen-en eskutik, sistematizatu eta esperimentatu zen gaur egunerarte argi eta garbi utziz hezteko modu honek haurren garapenean dauzkan onurak. Komunikazio, maitasun, enpatian, kolaborazio eta elkarrekiko errespetuan oinarritzen da, eta gurasoei beraien seme-alaben jokabidea ulertzeko tresnak erakusten dizkie, jokabide desegokiak errespetuz bideratuz, botere borrokak alde batera utzita eta beti modu positiboan. Diziplina Positiboa terminoa askotan gaizki ulertua izaten da, autoritarismoarekin lotzen dugulako “diziplina” hitza. Jatorrizko esanahia “discipulus” hitzetik dator, ikasketen bat burutzeko beharrezko ordena ezartzea esanahi du, beraz diziplina positiboa gure seme-alabengan bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunen ikasketa hori lortzeko bide positiboak bilatzen ditu.
Gehiago irakurtzeko segi Guraso.eus webguneko lotura honetara.