Guka: “Euskararen aldeko indarrak biderkatuz” jardunaldia zapatuan Durangon

Gukak, durangoko euskararern inguruko eragileak biltzen dituen taldeak, ‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ jardunaldia antolatu du ekainaren 8rako, Pinondon. Durangoko herritar zein eragile guztiak gogoeta honetan parte-hartzera deitu gura ditugu.

Jardunaldiaren helburua Durangoko euskalgintzaren jardunari buruz eztabaidatzea da, nondik gatozen ikusi eta aurrera begirako erronkak identifikatuz. Zehaztasunetara joanda, zein aliantza sortu behar diren eta zein dinamika parte-hartzaile ipini behar diren martxan eztabaidatuko dugu. Honetarako garrantzitsua da euskalgintza munduan antolatutako kideez gain Durangoko herritar euskaltzaleak bertaratzea, ahalik eta iritzi gehien jasotzeko.

Gogoeta saioaren hasieran, Jon Sarasuak Euskal Herriko euskalgintzaren ibilbideari, egoerari eta egungo erronkei buruz berba egingo du.