GUK 16 (2011) guraso taldearen batzarra burutu zen urriaren 25ean. GUK16 (2011) taldean LH6ko 23 familia daude eta gainontzeko familietara zabalik dago. Taldeak mailako gurasoen artean gailu elektronikoen erabilerari buruzko hausnarketa sustatzea du helburu, eta era berean, elkarrekiko harremanetan ikastea eta ikastolako komunitate osoarentzat formakuntza antolatzea. Gainontzeko ikasmailetan ere GUK 16 taldeak sortzea bultzatu gura du.
Urtean bi batzar egiten dituzte, lehena, ikasturteko helburuak eta egitekoak finkatzeko, eta bigarrena egindakoaren balorazioe burutzeko. Hona hemen ikasturte hasierako batzarreko akta.