GUK16 guraso taldeak gailuen gehiegizko erabileraren prebentziorako formakuntza irekia antolatu du maiatzaren 25erako.

GUK 16 guraso taldeak formakuntza irekia antolatu du maiatzaren 25erako.

MUGIKORRAREN (gailuen) GEHIEGIZKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA

Zer da GUK16?

LH4ko 20 familiak osatzen dute GUK16 taldea. Gailu eta mugikorren erabileren gaineko hausnarketa bultzatu nahi dute, formakuntzan eragin, ikuspuntuak partekatu eta familien arteko elkarlana sustatu. Seme-alabek teknologiarekin harreman osasuntsu bat izan dezaten bide kolektibo bat egiten hasi dira. Elkarrekin ikasteko gogoz daude. LH4ko familia guztientzat dago zabalik taldea. Izena eman nahi duenak 2011ordezkaria@kurutziagaikastola.net helbidera idatziz egin dezake.

Egitasmoa beste maila batzuetara ere zabaltzea oso interesgarri ikusten dute, eta prestutasun osoa dute orain arte egindakoa beste mailetako gurasoekin partekatzeko.

Zergatik GUK16 ?

Aditu askok aipatzen dituzte 16 urteak mugikorra jasotzeko adin egokitzat, eta horregatik izena, baina adin zehatzak baino, momentu eta testuinguru egokiak identifikatzeko formakuntza jasotzea da oinarria. Argi daukate, errealitateak desberdinak direla eta hau ez dela etxe bakoitzean jarraibide batzuk ezartzeko talde bat, gure gazteei teknologia/mugikorrak erabiltzeko prozesuan laguntzeko gune bat da.

Bestalde, Zarauzko Ikastolan badago lan honetan ari den guraso talde bat, GUK16 izena daukana, eta ikastolen artean indarrak metatzeko asmoz, hartu dute Durangon ere izen bera.

Formakuntza irekia maiatzaren 25ean. Ikastolako familia guztientzat.

Maiatzaren 25ean, lehen formazio saio irekia antolatu dute Ikastolarekin elkarlanean. Formakuntza PANTALLAS AMIGAS erakundearen eskutik izango da: MUGIKORRAREN (gailuen) GEHIEGIZKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA.

IZEN EMATEA: maiatzaren 18ra arte.
IZENA EMATEKO: BETE GALDETEGIA

GUK16 TALDEAREN EGITASMOA

Funtzionamendua:
– Bi aldiz elkartuko dira ikasturtean. Hasieran ikastaroaren planteamenduari, hartuko dituzten konpromisoei, helburuei, gauzatu nahi dituzten ekintzei, prestakuntzei eta abarri buruz hitz egiteko, eta bestea amaieran izango da, balantzea, ikaskuntzak, konpromisoak berrikusteko, ondorioak ateratzeko eta ikasturtea agurtzeko.

Formakuntza:
– Ikasturtean zehar formakuntza saio ireki bat antolatuko dute Ikastolarekin elkarlanean, Interesa sortzen duten gaietan adituak ekarriz. Zibersegurtasuna bideo-jokoetan, ziberbullinga, genero ziberindarkera, internet bidez eman daitezkeen beste indarkeria mota batzuk, zibersegurtasuna etxean…

– Hala nahi duten taldekideentzako jarduerak proposatuko dituzte, hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko.

Komunikazioa:
– Eskura duten informazio interesgarria (artikuluak, txostenak, egiaztatutako albisteak, etab.) LH4ko gurasoen artean zabalduko dituzte.

– Ikastolari eskaria egin diote webgunean gairekin lotutako atal bat sortzeko. Modu egokiena aztertzen ari da ikastola.