Gu ikastola: Matrikulatu zaitez Kurutziagan!

Bizitzeko hazi, bizitzeko hezi… Ikastola eta hezkuntza gaiak ardatz hartuta Kurutziaga Ikastolak aspaldi hasi zuen eraldaketaren bidea. Egindako eraikinak, obrak eta espazioen hobekuntzak atzetik dakarren lan eta hausnarketa prozesua. Ez da estetika eta hobekuntza fisiko soil bat, ezta zaharkituta dagoena konpondu eta berritzea bakarrik ere, harago doa. Eraldaketak hezkuntza proiektuaren garapen bateratuari erantzuten dio, etapa guztietan hari mutur asko dituen aldaketa prozesu sakona da gurea.  Oinarri metodologikoak, curriculum eta baliabide materialak, antolaketa eta zerbitzuak…

Txikiei begirako espazioak umeak berezko duen jakinmina, esplorazio eta ikerkuntzarako beharrari erantzun gura dio. Haurren ongizatea bermatuz garapen testuinguru erakargarria eskaintzea da gure erronka. Hezkuntza eremua dugu gurea, baina baita kalitatezko zaintza eskaintzen duena.  Jolasaren bidez, haurra inguratzen duen mundua ezagutuz doa eta  lasaitasunez eta gogotsu aritzeko oinarrizko beharrak ondo asetuak behar dute egon. Guretzat espazioak, hazkuntza eta hezkuntza funtzio bat betetzen du, hezitzaile bat gehiago da, autonomia, jakinmina eta jolaserako gogoa etengabe sustatzen duena.

Espazio osoan zehar barreiatuta ditugun txoko, material anitz zein argiz betetako tramankulu eta esplorazio kutxa erraldoiak gure haurren unibertso txiki horretako parte dira. Zentzumenen bidez eta imitazioz behin eta berriz erabili eta irudimena aktibatzen dituztenak.

Horiek guztiak eta gehiago ikusi eta ezagutzeko, ate irekien jardunaldiak eta bisita gidatuak egiten ditugu, Kurutziaga Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke).

Matrikulazio epea, otsailean

Jakin, otsailean izango dela matrikulazio garaia, eta gonbidatzen zaituztegu gure ikastola ezagutzera. Gu ikastola garelako. Halere, ate irekien jardunaldietan ezin gerturatzekotan, beste edozein egunetan ere adostu daitezke bisitak. Horretarako bete galdetegiadeitu ikastolara (946200822) edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.