Gaztañerre jaialdi itzela

Laurehun ikastolakide batu ginen joan den zapatuan Plateruenean Gaztañerre jaialdian. Tallerrak, Irrien Lagunen ikuskizuna, gaztaina erreak eta taloak ez ziren falta izan. Ateri iraun zuen eta geuk ere neguari geure aurpegirik onenarekin eta tripa ondo beteta egin genion aurre.