Ateak zabalik jardunaldia

Joan den zapatuan Ateak Zabalik jardunaldia izan genuen ikastolan. Ikasturtero antolatzen dugun ekitaldia da hurrengo ikasturtera begirako matrikulan interesa eduki dezaketen balizko gurasoentzako.

Ehun eta hogeitik gora lagun batu ginen eta ikastolaren proiektua ezagutarazi eta instalazioak erakusteko baliatu genuen, baita sortutako hamaika galderei erantzuteko ere. Ostean bisita gidatua egin genuen Kurutziagan zehar etapa bakoitzean arduradunen azalpenak jasoz (HH, LH eta DBH).

Hamabiak pasata, hamaiketako batekin amaitu genuen jardunaldia, pozarren.

Mila esker bisitagatik!!