Gabonetako Zozketaren xehetasunak

Kaixo familia,

Aurreko asteetan zehar aipatu bezala, Kurutziaga Ikastolak Dendak Bai elkartearekin elkarlanean Gabonetako  zozketa prestatu dugu.

Funtzionamendua honakoa izango da: txartel elektroniko bana bidaliko dizuegu familiako (behekoaren antzekoa baina zenbakitua. Datorren astean jasoko duzue)

Txartelen bidez lortzen den diruaren erdia eta Dendak Bai elkarteak jartzen duen zenbateko osoa, sarietara bideratuko da. Sariak Dendak Bai elkarteko bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa baleak izango dira.

Sariak:

  1.   Saria: 500€ sari bakarra, erosketa baleetan.
  2.   Sariak: 100€-ko 50 sari, erosketa baleetan.
  3.   Sariak: 50€-ko 50 sari, erosketa baleetan.

Zozketa Ikastolaren Batzar Nagusian egingo da,  Abenduaren 16an. 

Erosketa bale sarituek 2021eko otsailaren 28ra arteko balioa izango dute. Dendak Bai-ko bulegoan jasoko dira baleok.

Zozketa honetan parte hartu gura ez duten familiek aski dute beheko galdetegia betetzea.

GALDETEGIA