Euskararen Ginkana: Hemen azkenaurreko galdera!

Baina aurretik hirugarrenaren erantzuna:

Ruperren abesti honetan Tom Simpson ziklistaren heriotza kontatzen da, tourrean portu bat igotzen ari zela izandako ezbearraren ondorioz.

Kontua da kantuan Aubisque mendia aipatzen dela eta ez da zuzena, gertaera hori Mont Ventouxen izan bait zen.

Hauek beraz pasartea eta akatsa

Eta hauxe aste honetakoa:

Euskal Herriko herri batean bada gizon bat deritzen zaiona Trabuko.

Herri hori kokatuta dagoen eskualdeko beste herri batean pilotari bat izan zen zeinek urte berean bigarren mailako hiru txapelketak irabazi zituen.

Horietako txapelketa baten txapeldunordea geratu zen pilotaria azken urtetan oso ezaguna egin den artista bat du herrikide. (Herrikideak diren bi hauek egun berean ospatzen dute urtebetetzea).

Nola deitzan da artista honek eginiko azken lan arrakastatsua?

Eta bidea jarraituta topatutako erantzuna izan dela ziurtatzeko beste galdera bat:

Zein hiru herri dira galderak aipatutakoak?

Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.