Euskararen Ginkana: Bigarren galderagaz gatoz!

Hemen gatoz berriz ere ginkanarekin, oraingoan bigarrena.

Lehenbizi, argitu dezagun aurreko asteko erantzuna:

Aurtengo korrikako mezua Karmele Jaiok  idatzi eta irakurri zuen; bestalde, omenduak izan diren Pirritx Porrotx eta Marimototxek 2009an idatzi eta irakurri zuten Korrikako mezua. Hiru urte lehenago (2006an) Karmelek Amaren eskuak argitaratu zuen.

Aurreko asteko erantzuna, beraz, Amaren eskuak.

23 erantzun jaso ditugu eta horietatik 17 zuzenak izan dira.

BIGARREN GALDERA

Bi Lesakarrek aurkeztuko dute gaur Donostian eta Deban Tene Mujika bekari esker argitaratutako liburua.

Bietako bat irakaslea da Ikastola batean. Zein da Ikastola hori?

Gogoratu, galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus