LH6ko ikasleek Bertsolaritzako tartea aprobetxatu dute, euskararen egunari buruz bertso bi idazteko. Hona hemen bertsoak:
Euskal Herrian jaio
euskaldun gara gu
bizitzan euskararen
beharra daukagu
galdu nahi ez badugu
zaindu behar dugu
gure hizkuntza da ta
ezin dugu galdu.
Euskaraz hitz egiten
badakit ganoraz
egiten dut etxean
eta lagunakaz
berba egin nahi badut
nik beti euskaraz
gurasoak zergatik
dabiltza erdaraz.