Euskara Taldeko kideek euskararen erabileraren inguruko emaitzak ezagutzera eman dituzte

Euskara Taldeko kideak LH5etik DBH4ra bitarteko geletan izan dira euskararen erabileraren inguruan ikastolan egindako neurketen emaitzak azaltzen. Argibide horiekin batera ikasleei hausnarketa bat egitea eskatu diete. Euskararen erabileran aurrerapausoak emateko zer egin dezakegun aztertzea da helburua. Hurrengo egunetan gogoeta horren berri izango dugu.