Euskara Taldeko kideek eramango dute Kurutziagako lekukoa. Zatoz zu ere gurekin Korrikara!

Badator Korrika. Barikuan egun handia izango da Kurutziagan. Goizeko 10:00etan hasita Kurutziagako Korrikaren lekukoa egun osoan zehar ikastolan izango da, eskurik esku. Iluntzean berriz, 21:48an Korrikaren marea erraldoia Durangon sartuko da. Ikastolak 2.202 kilometroan hartuko du lekukoa, Kurutziagara heldu aurretik dagoen zebrabidetik (itsasontzia aurrean duen etxearen paretik) Benita Uribarrena parkearen aurrean dagoen zebrabidera arte. Zatoz zu ere gurekin euskararen alde Korrika egitera!

Edizio honetan Euskara Taldeko gazteek eramango dute lekukoa Kurutziagaren izenean. “Azterketak euskaraz” dioen pankarta prestatu dute Iparraldeko ikastoletako ikasleei babesa adierazteko.

Kurutziaga ere Harro Herri!