Euskara Taldea: zergatik ez?

Ostegunero

Hogei lagunetik gora batzen dira ostegunero Euskara Taldean. DBH3 eta DBH4ko ikasleak dira. Hamabost urtetik gora dira ikastolan urtero taldea osatzen dela. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta euskararen erabileraren gaineko kezkak batzen ditu bertaratzen direnak. Mikel Eguren irakasleak dinamizatzen du taldea.

“Txikiagoek geroz eta lehenago pasatzen dira gaztelerara”, irudipen hori dute taldeko Maddik, Unaik eta Anderrek. Eurak ostera, egiteko eta eragiteko daude. Kartelak egin izan dituzte gainontzeko ikasleak sentsibilizatzeko, eta urtero bi jaialdi antolatzen dituzte DBHko ikasleentzat: Euskararen Egunaren bueltan bata (abenduak 3), eta ikasturte amaiera aldera bestea.

Aurten, ikasturtea hastearekin batera, lau orduko formazio bat jasotzen ari dira. Bigarrenean harrapatu ditugu, Teknologia gelan.

Zergatik ez? ikastaroak

Maite Unzalu Ormaetxea Durangoko Berbaro euskara elkarteko kidea da. Mankomunitateak bideratutako Topagunearen “Zergatik ez?” ikastaroak eskaintzen ditu Durangaldeko hainbat eskoletan. Kataluniako TELP tailerretan (Taller d´Espai Lingüístic Personal) oinarritutako proiektua da da. “Euskaraz zergatik ez duten egiten kontziente izatea da helburua”.

Paperean idaztetik paperean sartzera.

Aurreko asteko saioan, besteak beste, erabilerari buruzko Durangaldeko datuak eman zizkien ikasleei Maitek. “Harritu egin ginen. Ez genuen uste hain baxuak zirenik”, diote Unaik, Maddik eta Anderrek. Bigarren saioan, berriz, taldekide bakoitzari post-it bat banatu eta bertan euskaraz noiz BAI eta noiz EZ duten egiten idazteko eskatu die. Egunerokoan, sare sozialetan, eskolaz kanpoko jardueretan, lagunartean, zerbitzu publikoetan… zein hautu egiten duten edo ez duten izan da berbagaia.

Amaitzeko, taldetan banatu eta hizkuntza aldatze hori noiz eta zergatik ematen den adierazteko esketx bat edo adibide bat landu dute. Dibertigarria izan da behintzat!

Ordu batean hasi eta ordu biak hamar gutxitan bukatu da tailerra. Presaka ibili dira bazkaldu eta 14:30etan berriz ikasgelen egoteko. Mingaina dantzatzeko ere hobe baita sabela beteta hutsik baino.